2019(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

HONG KONG

Hong Kong hirien maitaleentzako egina dago. Txinan kokatutako hiri handi hau munduan dauden modernoetakoa eta jendeztatuenetakoa da. Hiri hau Txinaren barne dago, baina, bere txanpon independientea dute, bertako hiritarrak pasaporte propioa dute eta kantonesa hitz egiten dute mandarina bearrean, hau da, Hong Kongen sartzeko ez duzu Txinako bisadua behar. Hiria hiru zatitan banatua dago Kowloon hiriaren zentroa, Hong Kongeko irla etxe-orratz gehienak aurkitzen diren lekua, honek itxura berezi hori ematen dio hiriari eta azkenik New territories hondartza hoberenak ditu bertan. Niri pertsonalki Hong Kong irla gustatu zait gehien aktibitate gehien egiteko aukera ematen duelako eta paisaia ederrenak eskaintzen dituelako. Bertan egin ditzazkegun gauzetako bat Victoria Peak mendia 120 urte dituen tranbia batean igotzea da, Victoria Peak Hong Kongen dagoen mendirik altuena da eta eskaintzen dituen bistak pena merezi dute, izan ere, hiri guztia ikusteko aukera ematen du.
Egin daitezken beste gauzetako bat hondartzara joatea da, klima ona egiten du eta hondartzak oso politak dira, eta ez bazaizu hondarra gustatzen bertako Historiako museoa bisita dezakezue.
Festa gustatzen bazaizue Lan Kwai Fong aldera joan, bertan baitago eta  taberna zona. Lan Kwai Fongera joaten dira bertako eta turista asko, beraz esan genezake ambiente internazionala dagoela.
Gaualdera ere janari kantonesaz eta gaueko merkatuaz goza dezakezue eta afari gozo bat eta gero Simphony of Lights argien espektakulura joan zaitezkete Avenue of Stars kalean, liluragarria da benetan etxe-orratz guztiak laser eta argiz beteak ikustea. Esperientziagatik esaten dizuet ez zaretela dezepzionatuko Hong Kongera joaten bazarete.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina