2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

Bidaiatzearen mitu faltsuak

dinero bilaketarekin bat datozen irudiakMundu guztiak kontzeptu desegoki bat du bidaiatzeaz. Pentsatzen dutena, bidaiatzea diru galtze huts bat dela pentsatzen dute, baina hori ideia oso okerra da eta hori frogatzeko nire arrazoiak azalduko dizkizuet.

Hasteko, dirua ondo antolatuz gero, ez dago ezustekorik gertatzeko arriskurik, hau da, behar adina dirua emanez gero eta ongi gastatuz gero ez duzu zeratan diru asko gastatu behar. Egia da, diru gehiena oroigarrietan gastatzen dugula, baina, erosteko gogoak aguantatuz gero ez duzue diru asko gastatuko.

Beste argudio bat, dendaz denda joan beharrean, hau da, shopping egitera joan beharrean, leku ezberdinak bisitatzera joatea da. Adibidez, Parisera joaten bazara ez geratu bertako denda zoragarrietan eta joan Sagrado Corazon, Lubre edo beste zenbait leku liluragarriak bisitatzera eta ikusiko duzue nola ez dizuen dirua gastatzeko denbora emango.
comida bilaketarekin bat datozen irudiak
Azken gomendioa, janaria alojatzen zaren lekutik prestatua eramatea da, izan ere, kanpoan bazkaltzen edo afaltzen diru asko xahutzen da hotelera bueltatu ez nahi izatearen aitzakiarekin.

Ondorioz, esan genezake, dirua gastatzearen mitua desmitifikatu dudala testu onetan beraz, jadanik ez dituzue aitzakirik bidaiatu nahi ez izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina